• Zure Gaitasun Digitala Hobetuz
    DIGITALKI
    + Doako tresna
    + Zure ezagutza digitalen maila zein den jakingo duzu
    + Hobetu beharreko arloetan, formakuntza-gomendioak aurkituko dituzu
  • DIGITALKI
    DIGCOMP 2.1 markoko probak
Zertan datza proiektua

Zure Gaitasun Digitala Hobetuz

Lanerako konpetentzia digitala balioztatzeko helburuarekin, Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtzeko webgune hau eraiki du.

Doako erremintak bi ardatz izango ditu, alde batetik, ariketen bitartez edonork jakingo du zein maila duen konpetentzia bakoitzeko, eta, hobetu beharreko arloetan, formakuntza-gomendio berezituak jasoko ditu.

Diagnosia egiteko erreminta guztiz anonimoa da, baina oso erabilgarria, bakoitzak bere ezagutza digitalen maila zein den jakiteko. Zehazki, erremintak, DIGCOMP 2.1 markora moldatutako erronka moduko probak jasoko ditu: 5 arlotan banatutako 21 konpetentzia eta konpetentzia bakoitzeko lehenengo 2 mailak barne hartuz.

Guztiontzat

Unibertsitateko ikasleak, batxilergoko ikasleak, ikasleak, profesionalak, herritarrak ...

Informazioa eta datu alfabetatzea

Informazioaren bilketa, kudeaketa eta datu tratamendua

Arazoen ebazpena

Ingurune informatikoen funtzionamendu egokia berrerazi eta bermatu

Edukien sorrera

Testuak, diaporamak, irudiak, bideoak, soinuak...eta programazio pixka bat!

Komunikazioa eta lankidetza

Trukatu, argitaratu, elkarlanean aritu, eta zure nortasun digitala kudeatu ezazu

Segurtasuna

Gailuak, komunikazioak eta datuak babestu

Proiektuaren atalak

Konpetentziak

Europar Batasunak, DIGCOMP (Digital Competence Framework), konpetentzia digitala zehazteko proiektua hasi zuen 2010ean, Europako herritarrek bizitza esparru ezberdinetan (herritartasuna, hezkuntza, lan mundua...) garatu beharko lituzketen konpetentziak proposatuz.

Helburua, oinarrizko hizkuntza komun bat sortzea zen, herrialde desberdinetako ekimenak erreferentzia berdinen arabera aztertu ahal izateko. Gainera, aplikazio eta gailuetatik ihes egin nahi zuen eredua da, arreta, portaerei zuzentzeko.

Ildo horretatik Eusko Jaurlaritzak ere abian jarri zuen IKANOS proiektua, zeinen baitan, herritarrei konpetentzia digitalei buruzko autodiagnostikorako testa sortu baitzuen. DIGCOMP1 markoaren arabera, konpetentzia digitala bost arlotan egituratzen da (Informazioa, Komunikazioa, Edukiak sortzea, Segurtasuna, Arazoak ebaztea), guztira hogeita bat azpikonpetentzia biltzen dituelarik: bere ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak zehaztuz, lau maila desberdinetan (oinarrizkoa, bitartekoa, aurreratua eta goi-maila).

1. INFORMAZIOA ETA DATU-ALFABETATZEA

1.1 Informazioa miatu, bilatu eta iragaztea. Sarean bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea.

1.2 Informazioa ebaluatzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea.

1.3 Informazioa Bildu eta berreskuratzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko.

1.4 Informazioa Bildu eta berreskuratzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko.

2. KOMUNIKAZIOA ETA LANKIDETZA

2.1 Teknologia bitartez elkarri eragitea. Gailu eta aplikazio desberdinen bidez elkarri eragitea, komunikazio digitala nola banatu, aurkeztu eta kudeatzen den ulertzea, bitarteko digitalen bidezko komunikazio mota desberdinen erabilera egokia ulertzea, komunikazio formatu desberdinak aintzat izatea, hartzaile mota desberdinentzat estrategia eta komunikazio moduak egokitzea.

2.2 Informazioa eta edukiak partekatzea. Aurkitutako informazio eta edukien kokapena partekatzea, ezagupena, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa aritzea, berri, eduki eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea, aipamen eta zitazioaren praktika ezagutzea, izatedun ezagutza multzoari informazio berria txertatzea.

2.3 On line hiritartasunean parte hartzea. On-line parte hartzearen bidez gizartean inplikatzea, teknologia eta ingurune digitalei dagokienez ahalduntze eta auto-garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, herritar partaidetzarako teknologiak duen potentzialaz kontzientzia izatea.

2.4 Kanal digitalen bitartez kolaboratzea. Talde lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea.

2.5 Netiketa. On-line elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, on-line arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziber-jazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.

2.6 Nortasun digitala kudeatzea. Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea.

3. EDUKIEN SORRERA

3.1 Edukien garapena. Formatu desberdinetan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez sormena erabiliz adierazpenak egitea.

3.2 Integrazioa eta berregitea. Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea.

3.3 Egile eskubideak eta lizentziak. Informazioari eta eduki digitalei egile eskubideak eta lizentziak nola aplikatzen zaizkien ulertzea.

3.4 Programazioa. Programa informatiko, aplikazio, konfigurazio, programa, gailuetan aldaketak egitea, programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean zer dagoen ulertzea.

4. SEGURTASUNA

4.1 Gailuen babesa. Norbere gailuak eta eduki digitalak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea.

4.2 Datu pertsonalen babesa. Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta ziber-erasoetatik norbere burua babestea.

4.3 Osasunaren babesa. Teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako osasun arriskuak ekiditea, bai osotasun fisikoari bai ongizate psikologikoari dagokionean.

4.4 Ingurunearen babesa. IKTak ingurumenean duten eragina kontutan hartzea.

5. ARAZOEN EBAZPENA

5.1 Arazo teknikoen ebazpena. Arazo tekniko posibleak identifikatzea eta ebaztea (oinarrizko arazoetatik konplexuagoetarainokoak konpontzea).

5.2 Beharren identifikazioa eta erantzun teknologikoak. Norbere beharrak aztertzea, bai baliabideen eta erraminten erabilerari dagokionean, baita gaitasunen garapenari dagokionean ere, detektaturiko beharrei konponbide egokiak esleitu, behar pertsonaletara tresnak egokitu eta konponbide eta tresna digital posibleak modu kritikoan baloratzea.

5.3 Berriztatu eta teknologia era sortzailean erabili. Berriztatu teknologia erabiliz, ekoizpen multimedia eta digital kolaboratiboetan aktiboki parte hartu, bitarteko digital eta teknologikoetan modu sortzailean adierazpenak egin, ezagutza sortu eta arazo kontzeptualak ebatzi tresna digitalen laguntzarekin.

5.4 Gaitasun digitalen hutsuneen identifikazioa. Norbere gaitasunaren hobetze eta eguneratze beharrak ulertzea, besteei beraien gaitasun digitala garapenean lagundu.